Pertsona guztiok ditugu eskubide eta askatasun batzuk, pertsona izate hutsagatik. Giza eskubideak dira horiek.
Eskubideok berdinak dira denontzat, gure adina, sexua, arraza, kolorea, jatorri nazional, etniko edo soziala, erlijioa, iritzia, hizkuntza, ezgaitasuna edo beste edozein gorabehera pertsonal nahiz sozial edozein direla ere.
Haurrek ere eskubide horiek dituzue. Horrez gain, zuoi dagozkizuen eskubide batzuk dituzue: haurren eskubideak. Estatuei eta jende helduari dagokie eskubide horiek betearazteko ardura.
Oso garrantzitsua da gure eskubideak zein diren ondo jakitea denok, eta eskubide horiek defendatu, errespetatu eta betearaztea.
Era berean, beste guztien eskubideak ere errespetatu beharra dago.
Zuen eskubideak betetzen direla bermatzearren, Haurren Eskubideen Hitzarmena onartu zuten 1989an.
Hitzarmen hori oso garrantzitsua da estatuek haurren eskubideak errespetatzeko hartzen duten konpromisoa jasotzen duen aldetik.
Hitzarmen horretako eskubide guztien artean, gainerako guztiak interpretatzeko oinarri diren lau nabarmentzen dira: