Diputatuen Kongresuak eta Senatuak aukeratzen dute Defensor del Pueblo, administrazio publikoekin sortutako arazo eta gatazkak konpontzen laguntzeko.
Pertsona guztien giza eskubide indibidual nahiz kolektiboak babestea eta defendatzea da haren zeregina. Administrazio publiko guztiak, hau da, Estatua, autonomia-erkidegoak eta udalak, gainbegiratzen ditu beren betebeharrak bete eta Konstituzioa eta legeak errespeta ditzaten.
Noiz jo daiteke Defensor del Pueblo? Administrazio publiko batek behar bezala jokatu ez duela eta zure eskubideak errespetatu ez dituela iruditzen zaizunean.
Nork jo dezake Defensor del Pueblo? Edonork dauka Arartekoarengana jotzea, haur eta gaztetxoak barne, haien adin, sexu, jatorri, bizileku eta nazionalitatea edozein direla ere.
Kasu guztietan esku hartzea dauka? Administrazio publikoak legea urratzen duenean esku hartu dezake, gaia epaile eta auzitegien esku ez badago. Ezinezkoa bazaio esku hartzea, Defensor del Pueblo azalduko egingo dizu zergatik ezin duen eta zure eskubideak erreklamatzeko beste bide batzuk aholkatuko dizkizu.
Defensor del Pueblo esku-hartzea doakoa da eta konfidentziala.
Administrazioek, erakundeek eta herri-agintariek zuen eskubideei dagokienez izandako jardunbide desegoki edo irregularrei buruz egin nahi dituzuen kexei erantzutea da Defensor del Pueblo zeregin nagusia.
Defensor del Pueblo kexa bat jasotzen duenean, ikerketa bat egiten du dagokion jardunbidea egokia izan den ala ez jakiteko.
Jardunbidea ez bada egokia izan, jardunbide hori aldatzeko edo berriz ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatuko dio haren ardura duen Administrazioari.
Bere ekimenez ere lan egiten du Defensor del Pueblo, hau da, inoren kexurik jaso gabe, haurren eskubideak urratzen dituzten ekintza edo jardunbideen berri izanez gero.
Arartekoak txosten bat osatzen du urtero, Administrazio publikoek giza eskubideen aurka egindako irregulartasun larrienekin, eta Gorte Nagusietara bidaltzen du.
Horrez gain, giza eskubideei eta haurren eskubideei buruzko txosten eta ikerketak argitaratzen ditu Defensor del Pueblo.